Adierazpen artistikoetaz aspaldidanik maitemindua, arte obra txiki hauen esan nahia eta garrantzia behatzen geratu nintzen; betidanik, gizakia egon den garai eta leku guztitan sortu durenak: bitxiak.
Aintzinetik, bitxiak, gizakiarentzat elementu sinboliko boderetsuak bildu eta ordezkatu dituzte objetu txiki eta baliotsuetan: boderea, maila, elkartrukea, kidetasuna, pentsamendu eta baloreak, bereizketa, dotoretasuna, bitxikeria adieraziz…ta gaur egun ere funtzio guzti hauek gordetzen dituztela.
Objetu hauen edertasunaren katibu, Donostiako Easo Instituto Politeknikoan hasi nintzen ikasten. Beste lanbidean ibilbide luzea dagoeneko egina neukala, gizakiaren emozio eta sentimenduetaz jabetuta, formakuntza prozesuan hasi eta elementu ederren natura eta ezaugarrien ikerkuntzan jarri nintzen, emozio, erakargarritasuna eta plazer estetikoa eragiten duten bitxiak fabrikatzen hasi nintzen, berekin daramatenentzak, bitxi hauek berezko objetuak senti dezaten asmoz.