Gaur egungo arte eta diseinuarekiko zaletasuna duten emakumeei zuzenduta daude bitxi hauek, aurreko belaunaldien bitxi ezberdinak izan nahi dituzten emakumeentzat, une honetan jantzi eta lan egin eta, oro har, bizitza publikoan duten presentziaren araberakoa.
Batez ere, moda eta arte plastikoen alorrean egungo joera artistikoak jarraitzen duten emakumeei, bitxi hauek, joera hauen baitan daudenez, ezagunak eta erakargarriak egingo zaizkie.
Bitxi hauek handinahia eta luxutik urrun daude, eskaera bereziak edo egoera berezietan izan ezik. Norberaren itxuraren multzoan berezitasun eta singularitate ukitua emateko burutuak daude, neurri gabe atenzioa deitzera baino.
Benetako harribitxi, bitxi desberdina, berezia eta bakarra erostea baloratzen duten bezeroentzat dira bitxi hauek…gezurretako bitxiak edo fabrikazio industrialeko bataz besteko duten prezioak baino, apur bat garestiago.
Zilarra, urrea eta benetako harribitxiak, eskuz egindako bitxiak, gaur egungo diseinuak, kalitate handiko bukaerak eta oinarrizko diseinuak egokitzeko aukeraz. Bitxi klasiko eta konbentzionalak eta gezurretazko bitxien artean sortzen den tartean kokatzen dira bitxi hauek. Egitazko ohiko bitxien kalitatea, diseinu modernoen izenean baztertzen ez duten emakumeentzat burutuak daude bitxi hauek.